Abian da 2017. urteko Eusko Label liga. Sei estropada ospatu dira eta pasa den asteburuan Coruña eta Ares-eko estropadak ospatu ziren. Bertako trapuak, Urdaibai eta Zierbenarentzat izan ziren. Hondarribia berriz, bigarren eta hirugarren postuetan gelditu da azken bi estropadetan. Ligan bigarren postuan egonkortu da Hondarribiko trainerua, 63 punturekin, lau puntura du Bou Bizkaia trainerua. Joxemi Elduayen Hondarribia arraun elkarteko lehendakariarekin hitz egin dugu arraun denboraldiaren hasieraz.