Elbarriendako lagundutako bainu zerbitzua aintzindaria, Hendaian eta Hondarribian

Antxeta Irratia 2017ko uzt. 17a, 00:00

Joan den larunbatean abian jarri zituzten, Hendaia eta Hondarribiko hondartzetan, elbarriendako lagundutako bainu zerbitzua martxan. Aintzindari dira bakoitza, Gipuzkoa eta Lapurdin, eta hortaz, Bidasoako hondartzak erreferentzi dira inguruko mugikortasun zein adimen-urritasuna duten pertsonendako.Hendaiako Handi-Plage elkarteak, adibidez, 20 urte bete ditu. Eta Frantzia mailan aintzindari izan zen ere, zerbitzu hau eskaintzen. Hondarribian zein Hendaian, bertara hurbilduta aski da, zerbitzua kitorik baliatzeko. Baina aldez aurretik ere, informazioa eskatu daiteke, Hondarribian aipatu telefonoan edota Interneten Oztoporik Gabeko Bainua bilatuz, eta Hendaiako handi-plage gunearen kasuan, 0640145085 telefono zenbakirat deituz.