10. urtez zesta punta torneoa Hondarribira bueltatuko da.

Antxeta Irratia 2017ko uzt. 12a, 00:00

Datorren ostiraletik abiatuta, 8 ostiralez, Jai Alai fontoian zesta partidak egongo dira. Aurtengo edizioko berritasunetako bat kontra-kantxako sarearen kokaleku berria izango da. Pilotarien artean Imanol Lopez bueltan izango da eta Euskal Herrian debutatuko du datorren ostiralean. Xarbi Inza ere bertan izango da eta abuztuan Jai Alai World Tour-eko grand eslam-aren finala iritsiko da Hondarribira. Jaialdi bakoitzean bi partida izango dira eta atsedenaldietan Marmitakoa dastatzeko aukera egongo da.Ostiralero Hondarribiako jatetxe ezberdin batek egingo du. Mikel Egiguren Jai Alive enpresako kidea elkarrizketatzeko aukera izan dugu.