50 urteko langile bat hil da Landetxa-Katea auzoko Plasticos Alai enpresan

Antxeta Irratia 2017ko uzt. 7a, 00:00

Industria plastiko sektoreko lantegi honetan lanean ari zela, goizaldeko 1:40ak zirenean, zaku edo pieza astun bat gainera erori zaionean gertatu da ezbeharra.

Azken 20 urteetan altzarietarako plastikozko piezak eta sukaldeko plastiko termoformatuak ere landu baditu ere, Plasticos Alai lantegian gehienbat industriarako plastikozko piezak ekoizten dituzte, eta pieza metaliko pisutsuak ere baliatzen dituzte moldeak egiteko.  Horren ondorioz, segurtasun neurri zorrotzak ukan beharko lituzkete, baina ELA sindikatuak salatu du, ez direla behar neurriak aplikatzen.

Aste honetan lan istripuan hildako hirugarren langilea da Euskal Herrian, aste hasieran Bedian eta Azpeitian emandakoen ondotik. Izaro Mujika, ELA sindikatuko Lan Osasunerako arduradunak argi du, honen atzetik segurtasun neurri eskaxak daudela, eta udako sasoian, areagotu egin ohi den egoera dela. (ENTZUN ADIERAZPENAK)

ELA sindikatuak gehiengo sindikala du lantegi honetan, eta goiz honetan Langileen Batzordea zuzendaritzarekin bildu ondotik, sindikatuak elgarretaratzea deituko du, heldu den astelehenean goizeko 11:00etan lantegiaren aintzinean.