Europak diruz lagunduta, orotara, 2,1 miliun euroko mugazgaindiko proiektu baten parte da Lapurdiko kosta garbiketa hau.
14 tona bilduko dute Lapurdiko kostaldean hiru hilabetez. Eta Gipuzkoa eta Lapurdiko euskal kostaldetan, hiru urtetan 100 tona zabor arrantzatuko dutela aurreikusi dute. Dena dela, ez da dena guk sortutako hondakina. Izan ere, kanpaina udan egiteak baditu funtsezko bi arrazoi. Batetik, udaran itsasoa bareago egon ohi dela. Eta bestetik, eta garrantzitsuena proiekturako, iparralderago dauden itsasoetatik hondakinak Bizkaiko Golkora ekartzen dituzten itsas-korronteak egokiak direlako sasoi hontan.