Oinaurren, Jostun kalean gazteentzako alokairura bideraturiko etxe bizitza bat eraikiko du Irungo udalak. 34 pisu egongo dira, horietako 30 logela bakarrekoak. Eraikin berria sortzeko udalak Oinaurreko Plan Partziala zuzendu behar izan du , 2011ko plan partzialeko akatsak zuzentzeko. Eraikinaren perfila zuzenduta, proiektuaren eraikigarritasuna ere handitu da, 1944 metro karratutik, 2330 metro karratura pasaz. Etxe kopuruan du eragina aldaketa honek. 28 etxetik 34ra pasa direlako. Etxeen kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren bitartez gauzatuko da. Diru laguntza bitartez edo hitzarmen bitartez alokatuko dira etxeak. Etxe hauek alokatu azhal izateko 35 urte azpitik izan behar da eta bost urteko alokairua izango da gehienez jota. 200 eurotik gorakoa izango da hileroko kostua
Xabier Iridoik etxebizitzen prezioa eta kudeaketa izan ditu hizpide