Astelehen honetan, Iruñeko Kondestable jauregian izan da omenaldia. Bertan izango dira: Kay Etxaniz, El Drogas, Hibakusha, La Chula Potra, Jolis Muñoz, Lorena Jimenez eta Pedro Planillo artistak. Nafarroako Auzitegi Nagusiak hamabi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion Yllanesi, homizidioa egotzita. Espainiako Auzitegi Gorenak baieztatu zuen zigorra, 2010ean. Bederatzi urteko espetxealdia beteta, hirugarren gradua eman diote, eta espetxera lotara baino ez du joan beharko aurrerantzean.