Alardearen gatazka gainditzeko "elkarrizketaren beharra" agerian utzi dute agintari batzuk eta besteek

Antxeta Irratia 2017ko eka. 30a, 00:00

Alarde tradizionalari harrera egin dioten ordezkari politikoak, Irungo PSE-EE, EAJ, Podemos eta PPko kideak izan dira: EH Bildukorik ez. Aurten, aurreneko aldiz, Espainiako Gobernuaren ordezkariak ere hura babestu du Irungo alkateak gonbidaturik.

Alarde parekideari harrera egin diote, aldiz, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura Diputatuak, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak, Manu Lezertua Arartekoak eta Emakundeko zuzendaria Izaskun Landaidak besteak beste. 

Batzuk aldarrikatu egin dutena, aitortu dute besteek ere. Etorkizunean alarde parekide eta bakar bat lortu badaiteke, alardearen gatazkari aterabide bakarra elkarrizketa izango delakoan, ados dira denak. Baina hau bultzatzeko ardura bere gain hartu beharrean, herritarren eta alarde bietako buruzagien esku utzi du Irungo alkateak. Jose Antonio Santanok argitu du, Udalak ez duela elkarrizketa bultzatuko, baina bizikidetza eta elkar ulertzeko baliagarria den prozesu bat abian jarriz gero, beti laguntzeko prest egongo dela. 

Entzun ERREPORTAIA osoa.