Ipar Euskal Herrian, Hendaia-Parise arteko La Palombe Bleue ezinenez ezaguna den trena desagertuko da horren ondorioz. 50 urtez Parisera goizeko 7etarako eta lo eginda ailegatzeko aukera eskaini eta gero, larunbata hontako zerbitzua izanen da azkena, SNCFak komunikatu duenez. Haien esanetan, zerbitzua ez da errentagarria, eta TGV edo Abiadura Handiko Trenarekin aski lotura badu Akitaniak Parisekin. CGT sindikatuak, aldiz, ez du amore ematen. Peio Duffau, sindikatuko ordezkariak eman dizkigu xehetasun gehiago. Izan ere, zerbitzua mantentzeko esperantza ez dute galtzen.