Liburutegia eta Mugikortasun mahaia hizpide Abotsanitzek gaurko udal batzarrean

Antxeta Irratia 2017ko eka. 28a, 00:00

19:00retan ospatuko den ekaineko ohiko udal osoko bilkura dute Hondarribiako udal ordezkariek. Bertarako hiru mozio ditu prestatuak, Abotsanitz-ek. Igor Enparanekin mintzatu gara hauei buruz. Heldu den urrian ateak zabalduko dituen Zuloaga Etxeko Udal Liburutegiko langilego taldea handitzea eta ordenagailu postu gehiago jartzea eskatuko dute, besteren artean. Bestalde, Mugikortasun Mahaia dei dezala eskatuko dio Udal Gobernuari