"Aniztasun Sexuala Edono. Bandera balkoira, Homofobia Stop" lelopean, 50 lagun inguru bildu dira San Juan plazan Maite Cano irundarrak azken momentuan deitutako mobilizazioan. Herritar baten ekimena izan bada ere, hainbat eragilek bat egin dute honekin. Izan ere, Irungo Udalak ortzadarraren ikurra udaletxeko balkoian zintzilikatzeko eskaera berriz ere errefuxatu izanak haserrea piztu du LGTBI kolektiboko herritarren artean.
Aurtengoan, Ospitale Zaharrean ez ezik, CBA Kulturguneko barandatik behera ezarri du Udalak ortzadarraren bandera handi bat. Baina herritar ororen begibistan egon beharko lukeela uste dute. Zentzu hoentan, Irunen, jaietan ere, ematen diren jarrera homofoboen aurrean gizartea sentsibilizatze aldera, LGTBI ikurra behar haina ikustarazteko ahaleginak egin ditzala galdegin diote Jose Antonio Santano alkate sozialistari.
Maite Cano, elgarretaratzearen deitzailearekin mintzatu gara. Baita kolektiboko zenbait kiderekin ere.