Aurtengoan ere Irungo Udalak ez du ortzadarraren ikurra udaletxeko balkoian ezarriko

Antxeta Irratia 2017ko eka. 28a, 00:00

LGTBI edo Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Eskubideeen Aldeko Nazioarteko Eguna dela eta, erakunde publiko gehientsuenetan ortzadarraren bandera zintzilikatzen dute eraikin publikoetan. Irunen, Buen Lacambra alkate sozialista izan zen bere garaian, bandera horrekin bat egiten aintzindarietako bat. Baina azken urteetan eztabaida piztu du banderaren ezartzeak.

Iaz, kolektibotik bandera udaletxeko balkoian jartzeko eskaera zuzena egin zuten arren, Ospitale Zaharrean jarri zuten. Eta aurtengoan Udala bere jarreran tematu da, argudiatuz, jaietarako apaindua dagoen udaletxeko aurrealdean ikurrik jartzea ez dela egokia. Hala, Ospitale Zaharrean eta  CBA Kulturgunean jarri dute ikurra. Eta nobedade nagusia, udaletxeko aurrealdea koloretako argiekin argiztatzeko ekimena izan da. Gauez, eta argiztatze-sistema berria baliatuta, ortzadarraren koloreetan inspiraturiko argiekin apainduko dute udaletxeko aurrealdea. 

Udal talde politiko guztiek adostutako Adierazpen Insitituzionalaz haratago, "beldurrak astindu" eta "jarrera argia" galdegin diote agintariei, Irunen eta jaietan ere, jarrera homofoboak eguneroko ogia direla oroitaraziz. 

Josu Cariñena LGTBI kolektiboko kidearekin mintzatu gara.