Zer egin dezakegu irratiok hizkuntza gutxituen alde?

Antxeta Irratia 2017ko eka. 27a, 00:00

Pueblos - Bakea eta Duintasuna Elkarteak, Antxeta Irratiak eta Arrosa Sareak, "Hizkuntza minorizatuak eta irrati libreak" TOPAKETA antolatu dugu ekainaren 28tik 30era. 
 
Topaketa honekin Europako hizkuntza minorizatuak biziberritzeko helburuarekin diharduten irrati libreen arteko elkarlana sustatu nahi dugu,  hurrengo helburuekin: Europar Batasunean Komunikazioaren demokratizaziorako sortutako prozesuen arteko trukaketa eta ikasketarako espazio bat hortu, Herri-komunikabideen bidez euskara biziberritzeko Euskal Herriko esperientzia balioan jarri eta,
eztabaida eta analisia sortu komunikazioak hizkuntza gutxituak biziberritzeko izan dezakeen balioaz.