Libre da Tomas Elgorriaga preso hondarribiarra. Goizeko hamarrak eta laurdenetan irten da Fleury-Merogisko espetxetik, hiru urtez kartzelan egon ondoren. Elgorriaga Alemaniako Manhein herrian atxilotu zuten.
Alemaniako espetxean egon ostean, urtarrilaren 19 an epaitu zuten Parisen. Bost urteko zigorra ezarri zioten, kondena osoa bete ondoren gaur utzi dute libre.
Familia beldur zen Espainiara entregatu zezaketelako, baina ez da halakorik gertatu, Parisen utzi dute libre.