Ekainaren hasieran ospatutako Hondarribiko Erdi Aroko Hirien Sareko herri mailako pintxo txapelketaren irabazleak, Sardara tabernako Gorka Souto eta M

Antxeta Irratia 2017ko eka. 26a, 00:00

Gaur egin dute sari banaketa, eta aurtengoa hamargarren edizioa zenez, herritar saria ere banatu dute. Herritarren bozkaren arabera, pintxorik onena Gran Soleko “Aizkolari” pintxoa izan da, eta bozka eman zuten bezero guztien artean, Laguardian asteburua pasatzeko saria Hendaiaraino joan da, Isabel Royal izan baita zozketan saritua. Dena dela, datorren azaroan Arabako Laguardian jokatuko den Erdi Aroko Hirien Sareko Pintxo eta Tapa Txapelketa, Gorka Souto izango da herriko ordezkaria. Sardara jatetxekoa. Berarekin mintzatu gara, bai eta epaileekin ere. Arraunlari Berri eta Arroka Berriko sukaldariek izan baitute, pintxorik onena aukeratzeko ardura.