Colon paselakueko 35.ean dagoen Federoptikos-eko Arantxa Badiolak eraman du aurtengo saria

Antxeta Irratia 2017ko eka. 26a, 00:00

Sari banaketa egin dute gaurkoan Irunen, baina merkatariak izan dira protagonista. MUGAN elkarteak antolatutako San Martzialgo 25. erakuskelehio Lehiaketaren lehendabiziko saria, Colon paselakueko 35.ean dagoen Federoptikos-eko Arantxa Badiolak eraman du. Sarituak izan dira ere, Salis hiribideko “Correas Tapiceros”, Prudentzia Arbideko kaleko “Amanda Jandula” argazkilaritza-diseinu estudioa eta Hondarribia kaleko “Hirublear Loradenda”.Jose Inazio Bermudez, Mugan elkarteko ordezkariak esplikatu digunez, epaimahaiaren lana ez da erraza izan.  54 establezimenduekin, inoiz izandako partehartzaile kopururik handiena jaso du aurtengo Mugan-eko lehiaketa honek. Aldiz, Udal Gobernuko ordezkaririk ez da ekimena babestera hurbildu ere egin. Bai ordea, oposizioko EH Bildu eta Si SE Puede Irun Ahal Dugu-ko ordezkariak.

Jose Inazio Bermudez Mugan elkarteko ordezkariaren hitzak bildu ditugu labur