Droga kontsumitzera doan erabiltzaileen arriskuak murrizteko droga analisiak egiteko aukera emango dute Urdanibia plazan bertan gaurdanik

Antxeta Irratia 2017ko eka. 23a, 00:00

Bestak direla eta, Irungo udalak martxan jarritako  alkoholaren kontsumo arduratsuaren aldeko sentsibilizazio kanpaina, edota indarkeria matxistaren kontrako prebentzio kanpaina ere aktibatuko dituzte. Baina ez horiek bakarrik. Ailaket elkartearen eskutik, gaur bertan droga kontsumitzera doan erabiltzaileen arriskuak murrizteko, droga analisiak egiteko aukera emango baitute Urdanibia plazan bertan. Ekainaren 28an ere hantxe topatuko dituzue. Horren berri ematen digu, Ailaket elkarteko ordezkaria den Rikardo Caparrosek.