Irungo EH Bilduk prentsaurrekoa eman du Alardearen gatazkari buruz mintzatzeko. Azken 20 urteotan Udal Gobernuak egindako etikarik gabeko ibilbidearen berri eman eta jarrerak alda ditzala galdegin diote. Alardeen gatazkan, legalitatea urratu gabe bada ere, alderdi sozialistak etika molde guztiak gainditu dituelakoan daude EH Bilduko kideak. Jose Antonio Santano alkatea, irundar ororen alkate dela oroitarazi dute. Eta aldiz, jaietan, Alarde bat babestuz eta besteari huts eginez, herritarren parte bat baino ez duela ordezkatzen oroitarazi diote, irundarren parte garrantzitsu bat baztertzen duelarik. Etikaz haratago, alderdi sozialista Berdintasun Eskubide zanpaketa sustengatzen ari dela salatu du Lohitzune Txarola EH Bilduko kide eta Gipuzkoako Batzarretako presidenta-oihak. Honi buruz, joan den urtean iada galdetu genion Udal Gobernuari. Ea nolatan egiten zion alkateak harrera Alarde pribatuari, eta ez publikoari. Udal Gobernuak, denon begibistakoa den zerbait ukatzen du aldiz. Are gehiago, Cristina Laborda zinegotzi sozialistak berak erantzun zigun ausardia osoz, bere momentuan, alkatea balkoian harrerarik egiten ez duela, eta San Martzialgo ermitan botoekin baino ez zuela konplitzen. Txarolak, argi du, eskarmentu propioz, gauzak nolakoak diren, eta zer eskatzen dion alkateari. Lohitzune Txarolaren hitzak eta Cristina Labordarenak dituzue entzungai