Hondarribiko eta Irungo alkateek garbi adierazi diote, Eusko Jaurlaritzari, “kezka handia” dagoela Bidasoan anbulantzien zerbitzuetan iragarritako aldaketarekin. Hondarribian murriztuko luketen anbulantzia zerbitzua mantentzeaz gain, 80.000 biztanleentzako hirugarren anbulantzia medikalizatu bat ere beharrezkoa dela jakinarazi diote, Fatima Ansotegi, Administrazio eta Finantza Sanitarioko sailburuordeari atzo Gasteizen izandako bilkuran. Honek erantzun die gaiaren gaineko azken erabakirik ez dagoela oraindik hartuta.
Txomin Sagarzazuk oroitarazi du, udaran Hondarribiko biztanle kopurua bikoizten dela. Eta anbulantzia beharrak ere.
Irungo alkatea, Jose Antonio Santano bere partetik argi utzi du, anbulantzia zerbitzuen balizko murrizketa batek, itxarote-denborak handiegiak izango liratekeela urgentzia kasuetan.
Anartean, sinadura bilketa hasi dute Bidasoan change.org webgunearen bitartez, eta hiru egunetan 6.000 lagunek bat egin dute eskaerarekin.