141 hitzordu biltzen dituzte aurten Irungo bestek. Kirol hitzorduak, kulturalak, haurrentzakoak, helduentzakoak… denetarikoak dira. Ongi pasatzeaz gain, argi dago zakar asko ere sortzen dela bestetan. Horretarako aurten ere, 1400 edalontzi berrerabilgarri erosi ditu udalak, eta Txinzer, Txingudiko Zerbitzuak enpresak kudeatuko du egitasmoa. Helburua baita ahalik eta jende gehienak erabiltzea eta berrerabiltzea delako basoak. Baina badira ingururmena zaintzeko hartu dituzten neurri gehiago ere. Txinzer enpresako Leire Zubiturrekin hitz egin dugu, eta hark dena azaltzen digu