Udazkena bitarte, liburutegirik ez eskaintzeak hainbat Hondarribitarren kexa piztu du

Antxeta Irratia 2017ko eka. 21a, 00:00

Hondarribian hainbat herritar kexu dira, Udalak ez duelako udazkena bitartean liburutegi zerbitzurik eskainiko. Biteri kalean dagoen behin-behineko liburutegitik Zuloaga Etxerako pausua eman beharra dute orain, behin Udal Liburutegi berriaren lanak bukatu dituztela. Eta joan den astelehenaz geroztik, Biteri kaleko moduloak ere itxi egin zituzten.Kalixa Silanes, Kultura zinegotziaren arabera, zerbitzuaren etetea ezinbestekoa dute, udan zehar lekuz aldatzeko lanak egin ahal izateko.Liburutegi berriak urrian zabalduko ditu ateak. Baina bitartean, Hondarribiak ez du udal liburutegi zerbitzurik eskainiko. Zerbitzua arraberriturik martxan jarriko dutelakoan dira, Zuloaga Etxeko eraikin berrituan. Bestalde, kasik 90.000 euroko gastua izan duelarik ere, Udaletik balorazio baikorra egin dute hilabeteotan Biterin modulo prefabrikatuetan emandako zerbitzuari buruz.