Asier Valverde Txirrindulari Beratarrak, 10.postuan bukatu zuen "Donostia-Bartzelona Powerade Non Stop" mendi bizikleta proba

Antxeta Irratia 2017ko ekainaren 21a

Beratik heldu zaizkigu gaur Nafarroako berriak. Kirola dute biek aipagai gainera. Batetik, Asier Valverde Txirrindulari Beratarrak, 10.postuan bukatu zuen "Donostia-Bartzelona Powerade Non Stop" mendi bizikleta proba. Hiru egunez, 709 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuen. Eta bestetik, ekainaren 26tik uztailaren 1era bitarte, "Baietz" futbol kanpusa burutuko da Beran, 8 eta 14 urte arteko haur eta gaztetxoentzat. Ane Bergara, Bartzelona F.Cko jokalaria eta Lorea Sarobe,Gure Txokoako jokalari ohia izanen dira gidariak.