Azken urteetan, Dies Oiassonis jaialdiak, Navigium Isidis izeneko prozesioarekin, eta erromatar antzerki eta tailerrekin batera, azokak hartu baitu indar gehien. Museoaren inguru guztia hartuko du aurten ere, eta merkatarien eskutik tailer eta gastronomia eskaintza ere bilduko dute. Gainerakoan, urteroko gladiadore, artisautza eta erromatar garaiko ohiturak eta bizimoldeak ezagutzeko antzerki-erakustaldiak ere ez dira faltako. Azken batean, denboran atzera egiteko helburua baitute Oiasso Museoko ordezkariek. Aurtengo nobedadeen artean, aldiz, Gaztela Leongo Astorga herritik datorren Legio VI Victrix izeneko legio erromatarraren erakustaldia izango da. Hirian zehar desfilatuko dute, eta Kerberos elkarteak antolaturik, museoaren sarreran erromatar akanpaleku bat sortuko duten bitartean, San Juan plazan, aldiz, « Coliseum » titulupean, zirko erromatar baten ikusgarria proposatuko dute. Aurreko urteetan Euskal Jai frontoian egin ondotik, aurten San Juan plazan egingo delarik.