San Juan Harri Haur Danborrada ekainaren 24 hontan ospatuko dute

Antxeta Irratia 2017ko eka. 20a, 00:00

San Miguel auzoko Alberto Anguera plazatik abiatu, eta hiri erdia zeharkatuta Erromes plazaraino. 2006. urtean hasi ziren ekimen hau antolatzen, eta aurtengoan 75 haur izango dira partehartzen. Danborrada larunbatean arratsaldeko 19:00retan izango da. Baina anartean oroitarazi dute atzoko lehendabiziko entseguaren ondotik, bihar eta etzi 19:00etatik 20:00etara azken biak egingo dituztela San Vicente de Paul ikastetxean. Gogoan hartu, 2009. urtean edo aurrekoetan jaiotako neska-mutilek parte har dezaketela. Santiagoko Deabruak elkarteak antolatu ohi duen Irun Hiria Binakako Puzzle Lehiaketaren 13. ekitaldia ere, asteburu honetan ospatuko dute. Igandean, arratsaldeko 16:30etik 19:30era izango da Erromes plazan. Eta euria egingo balu Urantzu pilotalekuan egingo litzateke. Hiru kategoria proposatzen dituzte, 8-11 urte bitartekoa, 12-16 urte artekoa, eta 17 urtetik gorakoentzat. Izen-ematea 10 eurotakoa da bikoteka. Parte hartzeko asmorik duen orok, 648 028 590 telefonora deitu edo santiagko.deabruak@gmail.com posta elektronikora idatzi beharko du lehenbailehen.

Juanjo Toledo, haurren danborradaz mintzo zaigu