Hondarribian, San Juan bezpera Arraun Elkarteko traineru eta eskifaien aurkezpenarekin uztartzen dute urtero. Hala, usadioak agintzen duen bezala, Benta Zaharreko aparkaleku plazan ospatuko dute. Irunen SanJuan su ofiziala udaletxeko plazan izango da, Kemen dantza taldearen dantzarekin hasita 20:30etan. Hendaian ere hitzordua izan ohi da Gaztelu Zaharren, informazioaren beha gaude. Hondarribiako ohitura gertuagotik ezagutzeko, Arraun elkarteko Edorta Kanpandegirekin mintzatzeko aukera izan dugu.
Bestalde, Juanjo Aizpiolea, Irungo udaltzainordeak eman digu gomendio eta neurrien berri, berez tentuz ibili behar baita, baina aste honetan beroarekin are gehiago. Oroitu gainera, sua piztu nahi izanez gero, baimenak ere eskatu behar direla, horretarako eskualdeko herri bakoitzak protokolo ezberdinak ditu.