Lan ordutegia aldatu du SOKOA enpresak, beroa dela eta

Antxeta Irratia 2017ko eka. 20a, 00:00

Beroaldia dela eta, Sokoa enpresak, lan ordutegiz aldatu du. Langileen osasun eta higienea arduratzen den CHTTko arduradunak, Henri Perezek azaldu digunez, 32 graduko tenperaturak gailentzen direnerako barne adostasuna bat lortu zuten enpresa barruan orain dela bi urte. 

Aste honetan 16:30etan ateratzekoak ziren langile gehienak, baina beroaldia dela eta, astelehenez 15:00etan atera ziren. Gaur eta bihar aldiz, 06:00etatik 13:00arte lan eginen dute. Ostegunean berriz bilduko dira nagusiekin egoera aztertzeko. Henri Perezek berak azaltzen digu legeak zer dioen eta baita hartu dituzten neurriak zein diren ere.