Sagarno Eguna ospatu zen Hendaian Larunbateab. Baleak elkarteak antolaturik, herriko plaza ttiki geratu zaie, eta aurtengoan Gaztelu Zahar pilotalekuan antolatzea erabaki zuten. Udatiarrak trumilka etorri aitzin, herriko elkarte eta jendearen gozamenerako eguna izan zen larunbatekoa.