Bortzirietan, 7.178 herritar deituak ziren asteburuan Gure Esku Dago dinamikak antolatutako herri galdeketan parte hartzera, eta 1.914 lagunek botua eman dute, %26,66ko partehartzearekin. Arantzan eta Igantzin %42 eta %57koa izan den bitartean, Beran eta Lesakan izan da partehartzerik apalena, %19 eta %25arekin. "Nafar gisa Euskal Herri burujabe bateko biztanle izan nahi duzu?” galderari erantzun diote Jasotako botuen %95ak, 1.820k baiezkoa eman diote estatus politikoari buruzu herritarrek azken hitza ukan dezaten.
Julen Zelaietak atzokoaren kronika egin digu eta horrez gain, Mikel Zabaleta Leitzako alkatearekin hitz egin dugu