Munduko Baratza bi urteko proiektua da, eta ikasturte honetan zehar Saindua gaztelekuan lan bat eraman da gazteekin, kontsumo konszientea bultzatu nahian.Baina kontsumo ereduak eraldatu nahi badira, konzientizazio lanaren inpaktua gizarte osora hedatu behar da. Eta hori da larunbata hontako egun osoko egitarauaren helburua. Antxeta Irratiak San Pedro kaleko baserritarren azokan bertan gidatuko duen tokiko ekoizle eta eragileen arteko mahainguru batekin hasiko da goizeko 10:30etik 12:00etara. Bertan bilduko dira Aldatsa eta Xixare baratze kooperatibak, Labore Txingudi elkartea, Aitor Criuado eta Josune Zamora Antzisar nherriko nekazari ekologikoak,, besterak beste... Horrez gain, informazio postuak, haur eta helduentzako jolas dinamikak, txotxongilo emanaldia, Santa Maria Madalen-en eskutik tailerrak eta animazioak izango dira goiz eta arratsaldez, San Pedro eta Santiago kaleetan. Oihana Galardi, Hezizerb taldeko kidearekin hitz egin dugu. Hezizerb ari baita honen antolaketa lanetan eta Hondarribiako udalarekin elkarlanean