Gaurdanik mugazgaindi zabiltzaten bidasotar ainitz lasaiago erabiliko ahalko duzute zuen telefono portableak. Roaming-ak eragindako ordainketa gainkargak desagertzen baitira gaurtik aurrera legez. Orain artean deietan 3,2 xentimo minutuko, eta internet datuetan gigabyte bakotseko 7 euro eta 70 xentimo kobra zezaketen telefonia enpresek.Eta gure eskualdean, asko ziren mugaren alde batera zein bestera mugitu, eta euren telefonoetako kobertura aldatuko ote zenaren beldur, sare bilaketa manuala egiten zuena, autmatikoa beharrean.Gaurtik aurrera, aldiz, Europar Batasuneko 28 herrialdeetan, jatorrizko herrialdeko tarifikazioa baino ezin izango dute aplikatu, atzerriko kobertura baliatuta ere. Deiak egin eta jaso, mezuak igorri eta jaso zein internetan nabigatzeagatik ere. Neurria ongi etorria da bidasotar askorentzat, zenbaitzuk, hunkituak izanik ere, oraindik deus ez zekiten arren (INKESTA)