Eskola jasangarriaren ziurtagiria lortu du Txingudi Ikastolak

Antxeta Irratia 2017ko eka. 14a, 00:00

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako “Eskola Jasangarria ziurtagiria” eskuratu du hirugarren aldiz. Ziurtagiri berria Beñat Miquelarena Urroz ikasleak jaso zuen Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik joan den ekainaren 6an, Busturiako Madariaga Dorretxean burutu zen ekitaldian.

Ziurtagiria Eskolako Agenda 21 ingurumen hezkuntzako programaren barruan egindako lan bikaina aitortzeko sortu zen 2007-2008 ikasturtean. Eta orduz geroztik, hirugarren aldia da Txingudi Ikastolaren lana nabarmendua dela. Berez, 2004. urtean hasi ziren bertan Agenda 21 programa garatzen, hondakinak, energia, ura, mugikortasuna, biodibetsitatea, kontsumoa, klima aldaketa... eta pittaka-pittaka urratsak eman dituzte. Mikel Estonba eskolan gaia eramaten duen arduradunarekin hitz egin dugu.