“Zain ditzagun gure hondartzak” ekimena aurkeztu du Aldundiak Hondarribian

Antxeta Irratia 2017ko eka. 14a, 00:00

Udako sasoiarekin batera hondartza denboraldia estreinatzera goaz aste honetan ere. Hondarribiko hondartzan ostegunean jarriko dituzte martxan hondartzako zerbitzu guztiak. Hondartza ingurune naturala dela aintzat hartzeko eskatu du goiz honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondarribian eginiko prentsaurrekoan.“Zain ditzagun gure hondartzak” lelopeko kanpaina aurkeztu dute bertan, hondartzak arduraz erabili eta bertan gaudela sortzen ditugun hondakinak behar bezala bildu eta bereizteko edukiontziak banatuko dituztelarik udan zehar. Herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin, hondartza duten lurraldeko 8 udalerrietatik informazio gune ibiltari bat pasako da udaran zehar. Juan Mari Altuna, Txisun, Udaleko Zerbitzuetako ordezkari eta alkateordea