LUKT-ek 2017ko Bidasoko Azterlanen Buletina aurkeztu du

Antxeta Irratia 2017ko eka. 14a, 00:00

Luis de Uranzu Kultur taldeak Bidasoko Azterlanen Buletin berria aurkeztu du. Edizio honetan, Irungo hiriaren 250. urterurrenaren baitan antolaturiko aurkezpenen laburpenak jasotzen dira. Peli Lekuona. “Irun 250 años de Independencia” izenez kaleratu du Luis de Uranzu Kultur Taldeak, 29. buletina. Hamaika artikuluz osatua dago eta pasa den urtean, Irungo hiriaren 250. urteurrenaren baitan antolatu ziren aurkezpenen laburpenak aurki daitezke. Jose Monjeren esanetan, liburuak aurkezpenenak gogorarazteko funtzioa betetzen du. Hamaika pasarteetan, Irungo historia birpasatzen da. Herrixka izatetik, Irun nola bilakatu zen herri aztertzen da lehen artikuluan, Iñaki Garrido Yerobiren eskutik. Erromatarren presentzia, Irun eta Hondarribia arteko erlazioan edo bigarren errepublika eta guda zibilean ere sakontzen du liburuak. Liburua irungo liburu dendetan salgai dago, 25 eurotan.

Peli Lekuonak informazio gehiago ematen digu