Ekainaren 23, 24 eta 25ean Juan Carlos Samaniego ‘Tximist’ zenaren omenezko II. TXIMIST Memoriala ospatuko da Hondartza kiroldegian

Antxeta Irratia 2017ko eka. 13a, 00:00

Nesken Areto Futbol txapelketa da. Aintzane Encinas Gaben Club Deportivoko presidentea, Mariasun Quiñones Errealeko jokalari hondarribiarra, Nekane Soria, Errealeko Administrazio Kontseiluko kidea eta Margari Agirre Foru Aldundiko kirol teknikaria izan dira aurkezpenean. 19 talde egongo dira eta 290 kirolari emakumezko, Euskal Herritik eta kanpotik datozenak ere.

Larunbata 24an KLINK Elkarteak bazkaria eskainiko die partehartzaile guztiei. Kalixa Silanes hautetsiak azaldu digu gaia