Negu hontan aurrera eramandako desmartxa bati esker, informazio bilkura eta plataformaren sortzearen ondotik, gas eta argindar zerbitzua merkeago lortzeko aukera lortu dute, Gas de Bordeaux entrepresarekin izenpetutako akordioari esker. Enpresak gaur Hendaian egin aurkezpenean nabarmendu duenez, hendaiarren %10ak edo 613 bezerok agertu zuten interesa. Eta azkenik, Pirinio Atlantiko eskualde mailan halako ekimen bati esker, sekulan bildutako herritar talderik handiena sortu da bertan. Izan ere, 436 bezerok bat egin dute plataforman gas eta energia zerbitzu mutualizatu hontarako. Bi urteetarako kontratua izenpetu dute, eta batez bestean, hendaiar bakotsak 150 euroko aurrezkia lortuko duenez, Hendaiako herriak 65.400 euro aurreztuko ditu ekimen honi esker. Richard Irazusta, Gizarte Gaietarako hautetsia pozik agertu da, egindako apostuaren emaitzarekin, herritarrei onurak baino ez dielako ekarriko. Harekin ukan dugun solasaldia entzungai duzue