UdaGiro programak bere 10.edizioa ospatuko du uda honetan

Antxeta Irratia 2017ko eka. 13a, 00:00

Irungo Euskara arloak proposaturik, 2007az geroztik beste herrialde batzuetatik datozen ume eta gazteei eskaintzen zaien UdaGiro ekimenak bere hamargarren edizioa beteko du uda hontan.

Uztailaren 5ean hasiko da programaren lehen txanda, eta abuztuaren 7an bigarrena. Aurtengoan gainera, marka berri bat egin dute, iada, 84 gaztek izena eman baitute. Euskara arloak antolatzen duen eta beste herrialde batzuetatik datozen ume eta gazteei eskaintzen zaien "Udagiro" ekimena aurkeztu dute gaurkoan.

Udalak antolatzen duen egitasmo honen bitartez, beste herrialde batzuetatik datozen ikasleei edota euskara beraien egunerokotik at dutenei laguntza eskaini nahi zaie. Eduki linguistikoen transmisioan oinarritutako programa da, eta aktibitate ludiko eta dibertigarriak proposatzen dira bertan" gaineratu du Josune Gomez ordezkariak. "Aurten gainera, 84 lagunek parte hartuko dute programan".

Gemma Urtizberea Herro Jakintza euskaltegiko zuzendaria gaiaren inguruan mintzo zaigu