Sagardo eguna ospatuko da Hendaian larunbata honetan

Antxeta Irratia 2017ko eka. 13a, 00:00

Ekainaren hirugarren larunbata hontan, Sagarno Eguna ospatuko dute Hendaian. Arratsaldeko 17:30etan hasi eta berant bukatu da herri kirol, bertsolari eta erromeriarekin. Jesus Arzallus, Baleak elkarte antolatzaileko ordezkariak esplikatu digunez, aurtengo Sagarno Egunak hainbat berritasun dakar. Gaztelu Zahar pilotalekuan egingo baita, eta aurten aurreneko aldiz ere, Euskal Herriko zazpi probintzietako sagarnoak dastatu ahal izango dira, Hendaiako 12 elkarteen eskutik. Elkarteei dagokienez, AEK, Endaiarat, CPIE Euskal Itsasbazterra, Gure Ikastola Hendaia eta Biriatuko Ikastola, Txiki Txoko, Endaitz gazte asanblada, Antxeta Irratia, Endaiarrak pilota elkartea, Entzun kantu taldea eta LAB sindikatua. Zer edana eta zer jana ere izango da, baita txalaparta eta gaiteroen animazioak ere. Aipatutako herri kiroletan, Joseba Otaegi eta Alazne Etxaburua aizkolariak, Aimar Irigoien eta Estitxu Almanodz harri-jasoketan eta bertsolariei dagokienez, Amets Arzallus eta Unai Agirre gonbidatu dituzte.

Antolaketa lanetan dabilen Jesus Arzallusekin hitz egin dugu