Hondarribiko aireportuak eragiten dituen servidumbre aereoak eta beste zenbait arrazoik, Hondarribiko Hirigintza Plan Orokorraren onarpena atzeratu egin dute urteetan. Baina joan den osteguneko Ez Ohiko Udalbatzan oposizioko talde bakar baten babesik gabe onartu zuen plana EAJ gobernu taldeak. Iada aipatu bezala Hondarribia Lantzen-eko bilkura deitu zuten Zaldunborda Gainako eremuan egin nahi duten Outlet Hiriaren proiektuko lursailaren salmenta proposamena onartzeko. Lursail horren salmenta, Hirigintza Plana onartzeak ahalbidetu duen birkalifikazioari esker eramango da aurrera. Nekazal eremu izatetik, jarduera ekonomikotara bideratzera pasatuz. Abotsanitz udal taldeko Igor Enparanek oroitarazi nahi izan du, Udal Gobernuak gardentasun handiagoz, eta irregulartasunen gaineko zalantzak argituz egin zitzakeela gauzak. Hala, Abotsanitz eta EH Bildu kontra agertu dira. Baina ez dira bakarrak. Ingurumen aldetik ez da kezkatzen alderdi sozialista, baina Iosu Alvarez-ek esplikatu digunez, Zaldunbordako Gainako proiektuaren kontra bozkatu badu, lursailaren erabileraren aldetik komertzio multinazionalarentzat beharrean, tokiko industria sustatzeko beharko lukeelako izan.
Entzungai dituzue Abotsanitz taldeko Igor Enparan eta PSEko Iosu Alvarez
Jakin gainera, proiektu honen kontrako aldarria iada, Donostiaraino eraman dutela. Gipuzkoako Dendartean merkatari txikien elkarteak elgarretaratzea egin baitu han, urtean 5 milioi bezero erakartzeko helburua duen 1.000 outlet denda-gunearen proiektuak, haien gainbehera ekarriko duelakoan.