Macron-en alderdi berria nagusitu da Ipar Euskal Herrian, Frantzian bezala, atzoko Legebiltzarreko Hauteskundeen lehendabiziko itzulian. Gure eskualdean, Hendaia, Biriatu eta Urruñan, emaitzak ez dira arras ezberdinak izan. Nahiz eta gainbeheran agertu den alderdi sozialista, bigarren indarra izan da Hendaia eta Biriatun, Ipar Euskal Herriko gainerako herrietan ez bezala.
%38.64 rekin – La République En Marche alderdiko Vincent Bru izan da nagusi 6.bozka eremuan, Les Républicains taldeko Maider Aroztegi atzetik duela %15.28arekin.
Ikuspegi orokorraren kronika duzue entzungai, eta behena, gure eskualdeko emaitza zehatzak.
Hendaian, %51ako abstentzioa eman delarik, bozken %30a Macron-en La Republique en Marche alderdi berriak eraman dituen bitartean, bigarren indarra alderdi sozialista izan da, bozken %16,71arekin. La France Insoumise ezkertiarrak kasik %14a eraman dute. Eta laugarren indarra izan da EH Bai. Peio Etcheverry-Aincharten aldeko bozka abertzaleak %10,49a jaso du Hendaian. Fronte Nazionala %8,20arein bosgarren izan da.
Biriatun, Hendaiaren pareko %49ko partehartzearekin, sozialistak izan dira ere bigarren indarra, bozken %18arekin. Baina %27arekin nagusitu da Macronen alderdia. Hirugarren indarra EHBai izan da, kasik, %15arekin. %14a eskuratu du La France Insoumise ezkertiarrak. Eta Le Republicans eta Fronte Nazionalak, %7a eta 6a eskuratu dute, hurrenez-hurren.
Urruñan, aldiz, lau herritarretik batek bozka abertzalea eman du. EH Bai bigfarren indarra izan baita bozken %15arekin, eta %7a eskuratu du PNBko Jean Telletxeak. Aldiz, Macronen ordezkariak, Bru-k eraman ditu bozken %31.
Hirugarren indarra %13arekin Les Republicains izan da, eta %9 eta %8arekin segitzen diete La France Insoumise eta Alderdi Sozialista. Frente Nazionalak %6a eskuratu du Urruñan.
Partehartzeari dagokionez ere, apala izan da. Ipar Euskal Herrikoaren pareko, %55a eskax.