Garroren Gerra Txikia nobelak jende handia bildu zuen

Antxeta Irratia 2017ko eka. 8a, 00:00

Hendaiako mediatekan atzo Irakurraldi publikoaren 8. Edizioa ospatu zuen Akelarre elkarteak antolaturik. Orotara aurten 145 irakurle bildu dira Lander Garro idazlearen «Gerra txikia» liburua irakurtzeko. Aurten lehen aldiz, aldez aurretik grabaturiko bideoz osaturiko irakurraldia ikusi ahal izan zen goizean eta atsaldeko 14etatik aurrera, Kotte Ezenarro Hendaiako auzapezak hasi zuen arratsaldeko irakurraldia, baina aurretik ere duela guti zendu zen Hasier Etxeberria idazlea gogora ekarri zuten. Larunbatean bestalde, “Gerra Zibila eta II. Mundu Gerraz Euskal Literaturan” mintzaldirako hitzordua ere emana dute Mediatekan, arratsaldeko 18:00etan.