Hondakinen erronkari aterabidea bilatzen hasi dira Irungo ikasleak "ZiSare Txingudi" egitasmoari esker

Antxeta Irratia 2017ko eka. 8a, 00:00

Txingudi Ikastolak bere ateak zabaldu dizkigu gaur, konpostajearen prozesua eta bere onurak ikasteko eraman duten desmartxaren berri emateko. Txingudiko Zerbitzuak-ek proposaturik, ikastolan bezala, Eguzkitza, Toki Alai eta El Pilar ikastetxeetako 875 ikaslek parte hartu dute aurtengo ZiSare Txingudi programan. Iaz baino 275 gehiago dira. Eta denek izan dute aukera, hondakinen sorkuntzan prebentzio eta sentsibilizazioa lantzeaz gain, konpostajearen prozesuari esker, hondakina zena, baratzerako produktu probetxugarria bilaka daitekeela ikusi ahal izan dute. 

Ikastolako jolastokian bertan duten konpostagailu eta baratzearen inguruan topatu ditugu haurrak, termometro, hidrometro, pHimetro, kuadernoa eskuetan, lan egin eta ikasteko gogoz.