Akitania mailan jarduera eta lanpostuak sustatzeko kooperatiba honekin izenpetutako hitzarmenari esker, Hendaiako Herriko Etxeak laguntza eskainiko die, jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekintzaileei. Euren lehendabiziko hilabeteetan segurtasunez edota babesturik sentí daitezen. Honi buruzko zenbait informazio bilkura antolatu dituzte. Aurrenekoa ekainaren 13an izango da Zokoburuko Abbadia aretoan 10:00etatik 12:00etara. Xehetasunak bildu ditu Aitor Errazkin lankideak, Hendaiako auzapezordearen eskutik.