San Pedro eta San Martzial Jaietako programazioa aurkeztu du gaur Junkal Eizagirre Kultura zinegotziak. Aurtengoan ere jarduera kopurua emendatu egin dela dio, orotara 141 ekintzarekin, eta horietatik 58 herriko elkarteen eskutik.
Programazioari buruz, ohiko hitzordu tradizionalak mantenduko dira; izan Bakailu Pil-Pil Txapelketa, izan Ficobako Herri Bazkaria edota haurrentzako auzoz-auzokako puzgarriak, eta animazioak nonahi, musika, antzerki etabar... Berritasunen artean, nabarmendu du aurten ekainaren 27an Urdanibia Plazan 18:00etan GOAZEN ikusgarria eskainiko dutela dohainik.
Eta nobedade nagusia, SanMartzial Gune izango da. Ekainaren 28an 17:00etan, talentu edo dohaiaren bat duen irundar orok aukera izango baitu espazio horretan, egiten dakiena erakusteko. Aurtengo pregoilaria den Mateo Bergarak dinamizatuko du SanMartzial Gune hori.
Bestalde, hilaren 22an 17:00etan txosna guneak ateak zabalduko dituen egunean, Mondragon Unibertsitatearen eskutik, ikusgarri, jarduera eta batukada antolatuko dute.
Dena dela, ez dira jaiak Kultura Departamendutik soilik kudeatzen. Izan ere, Gazteria eta Euskara arloetatik ere badute zer proposatu. Zentzu honetan, Gazte Gunea antolatuko dute aurten bigarren urtez. Josune Gomez zinegotzi jeltzaleak esplikatu digun moduan
Betti Gotti elkarteak ekainaren 24rako antolatu duen herri bazkarirako 1.800 txartelak saldu zituzten joan den asteburuan.
Ekimen hau antolatzeko euskara elkarteak jasotzen duen dirulaguntzari buruz Kultur zinegotzia den Junkal Eizagirrek egindako adierazpen batzuk eztabaida piztu dute. Eta elkarteak azalepenak eman eta gauzak argitu ditzala galdegin zion joan den astean Antxeta Irratiko uhinetatik. Gaur Junkal Eizagirre aurrez-aurre genuela, aprobetxatu dugu horri buruz galdetzeko.
Entzungai dituzue Joseja Zabalo eta zinegotziaren erantzuna, baita Josune Gomezen hitzak ere.