Erdi Arozko azoka nagusituko da Hondarribian asteburu honetan

Antxeta Irratia 2017ko eka. 6a, 00:00

Erdi Aroko giroan murgilduko da beste behin ere Hondarribiko Alde Zaharra. Maria Serrano, Turismo eta Merkataritza arloko udal ordezkariak esplikatu digunez, urtero bezala 80 bat azoka postu, artisauak, tailer eta erakusketa anitz bilduko ditu; hegazti harrapakari, pottokak, arku jaurtiketa, gaitero, malabarista, juglare, antzerki eta txotxongilo emanaldiekin animaturik, besteak beste. 

Aparteko argazkiak egiteko aukera emango du azokak urtero lez. Eta urtero bezala, milaka bisitari erakarriko ditu herrira. Hondartza denboraldia ekainaren 15ean estreinatuko da ofizialki, baina eguraldiari begira ere aurkitzen dira, jakinik, eragina baduela azokaren martxan. 

Datu zehatzik ez dute udaletxean, baina jakin badakite, azokarekin egiten den ahaleginak, herriko ekonomian inpaktu handia duela. 

Gogoan hartu ekainaren 14a bitartean martxan dela, Hondarribiko Erdi Aroko 10. Pintxo Txapelketa. Irabazleak azaroan La Guardian jokatuko den Erdi Aroko Hirien Sareko Pintxo eta Tapa Txapelketan herriko ordezkaria izango da. 

Bozkak ekainaren 14a arte eman daitezke, Arma Plaza eta Kirol Kaiko turismo bulegoetan. Epaimahai profesionalari dagokionez, Aitor Amutxastegi (Arraunlari Berri), Gorka Cepeda (Arroka Berri Jatetxea)  eta Laia Jatetxeko Jon Ayala izango dira. Bitxikeria eta albiste gisa, aipatu hain zuzen ere, Bloomberg aldizkari berezituak Hondarribiko Laia Jatetxea munduko 30 jatetxerik onenen artean izendatu duela. 

Anartean, Erdi Aroko Pintxo Txapelketan, Amerika deszkubirtu aurreko produktuekin egindako pintxoak dastatzera emango dituzte ekainaren 14a arte, Antxiña, Danontzat, Enbata, Gran Sol, Hondar, Larra, Ondarribi, Sardara, Sugartoki eta Uraldek. Hau da, 10 taberna guztira, ostatu bat Puntalean, 6 Portuan eta beste hiruak Alde Zaharrean.

Maria Serrano Turismo eta Merkataritza arloko udal ordezkariarekin hitz egin dugu