Dena aldatzen doa. Eta teknologia berriei esker ere, Hendaiako Akelarre elkarteak antolatzen duen Irakurraldi Publikoa internet bidez segitu ahal duzue www.akelarre.eus atarian. Hori bai, irakurraldirik ez dago, irakurle eta literaturarik gabe. Bihar ospatuko duten ekimen honen 8.garrenean 145 irakurle bildu dituzte. Haien artean, Kotte Ecenarro auzapeza eta Sustrai Colina bertsolariak emanen diote abiada arratsaldeko saioari. Izan ere, goizeko 9:00etatik landa, eta arratsaldeko 19:15 arte ariko dira bihar Hendaiako Mediatekan, Lander Garroren “”Gerra Txikia” irakurtzen.
Atsaldeko 13:45etan duela gutxi zendutako Hasier Etxeberria omenduko dute. Hendaian urte luzetan bizi izandako kazetari eta idazlearen “Inesaren Balada” izan zuten, hain xuxen, hirugarren Irakurraldi Publikoaren irakurgaia. Ekitaldiari buruz, nabarmendu beharra dago, literatura ez dela beharbada Akelarre euskal kultur elkartearen jardun nagusia. Euskal dantza baizik. Baina euskara sustatzearren ahaleginetan ari dira azken urteetan literaturan indar bat eginez.
Miren Intxausti, Akelarreko kidea