Irunen, atzoko udalbatzan Gaintxurizketari buruz eztabaidatzeko zituzten bi mozioetatik bakarra onartu zuten. Ahobatez izan zen, Hondarribiko Gaintxurizketa Gaina eremuan eraikitzeko asmoa duten Outlet Village edo Hiriaren proiektua geldiarazi dezala eskatuko dio Irungo Udalak Hondarribikoari.
SPI eta EH Bilduk Aiako Harria eta Jaizkibel arteko korridore naturala babestearren, eta tokiko merkataritzak pairatuko lituzkeen ondorioak argudiatu zituzten bertan, bai eta mugikortasunari buruz ere, Europak markatzen dituen hiri ereduen kontra doalako, hirien kanpokaldean merkatal zentro erraldoian eraikitzearena.
Behingoagatik bada ere, Irungo udal talde politiko guztiek proiektu hori geldiarazteko eskaera Hondarribiko Udalari luzatzea onartu zuten. Halere, mozio sinboliko bat baino ez da.
Hiri eredu konfrontaziorik eman mozio honi buruz, sinbolikoa zela aintzat hartuta. Izan ere, azken erabakia Hondarribiko Udalak du, eta ez Irungoak.
Izan ere, Gaintxurizketako bidean dagoen Zabaleta nekazal-eremua bere horretan mantentzeko eskaera, ez zen udalbatza berean onartua izan. Landetxa-Katea auzo elkarteak auzoko azken birika berdea ekonomia jardueretarako bideratu beharrean, 125.000 metro karratu horiek eta bertan dauden baserriak manten zezaten galdegiten zuen. Baina momentuz, Hirigintza Plana bere horretan mantenduko du Udalak.