Zentral fotovoltaiko bat martxan jarri du udalak Hendaian.

Antxeta Irratia 2017ko eka. 1a, 00:00

Hendaiako garapen iraunkorraren astearen baitan, Hendaiako Herriko Etxeak zentral fotovoltaiko baten estreinaldia egin zuen atzo arratsaldean. Proiektua I-Ener enpresarekin lankidetzan aurrera eraman dute. Azpiegitura, Hendaiako herriko etxeak duen erakin publiko baten teilatuan instalatu dute.  Urtean 110.000 Kilowatt-ordu ekoiztuko ditu eta 30 familientzako kontsumoa zihurtatuko du.

Horrela trantsizio energetikoari begira Hendaiako herriko etxeak aurrera pauso berri bat eman du asteazken hontan. Azpiegitura Hendaiako herriko etxeak duen eraikin publiko bateko teilatuan dago kokatua 670 metro koadratoetan ipini dituzte panelak eta 30 familiei kontsumoa zihurtatzeko elektrizitatea zihurtatuko du.

xI-Enerrek ekoizten duen elektrizitatea Enedis (lehengo ERDF) zerbitzu publikoko enpresaren sarera bideratzen du, hori baita produzitzen den argindarra erosteko betebeharra duen bakarra.

Hendaian ireki duten zentral fotoboltaiko honi esker 74 tona CO2 gutxiago sortuko da.

Hendaiako garapen iraunkorraren astearen baitan, Hendaiako Herriko Etxeak zentral fotovoltaiko baten estreinaldia egin zuen atzo arratsaldean. Proiektua I-Ener enpresarekin lankidetzan aurrera eraman dute. Azpiegitura, Hendaiako herriko etxeak duen erakin publiko baten teilatuan instalatu dute.  Urtean 110.000 Kilowatt-ordu ekoiztuko ditu eta 30 familientzako kontsumoa zihurtatuko du.

Horrela trantsizio energetikoari begira Hendaiako herriko etxeak aurrera pauso berri bat eman du asteazken hontan. Azpiegitura Hendaiako herriko etxeak duen eraikin publiko bateko teilatuan dago kokatua 670 metro koadratoetan ipini dituzte panelak eta 30 familiei kontsumoa zihurtatzeko elektrizitatea zihurtatuko du.

I-Enerrek ekoizten duen elektrizitatea Enedis (lehengo ERDF) zerbitzu publikoko enpresaren sarera bideratzen du, hori baita produzitzen den argindarra erosteko betebeharra duen bakarra.

Hendaian ireki duten zentral fotoboltaiko honi esker 74 tona CO2 gutxiago sortuko da.

Bixente Ugalde, I-ener enpresako kudeatzaileak Hendaian estreinatu berri duten azpiegiturari buruz hitzegin digu