Herritarrei hitza eman eta diagnostiko egoki bat egin beharra dagoela aldarrikatu du Abotsanitzek

Antxeta Irratia 2017ko eka. 1a, 00:00

Hondarribian, Hirigintza Plan Orokorra heldu den astean onartzera eramango dute deitu duten Ez Ohiko Batzar batetan. Urteetan atzeratutako kontua da, eta herriak datozen hamarkadetan izango duen garapena arlo guzietatik baldintzatzen duen heinean, Abotsanitz udal taldeak gaur, Mugikortasun Mahaia lehenbailehen osatzeko eskatu dio Udal Gobernuari.  Izan ere, Hirigintza Plana herriko mugikortasunari buruzko diagnostiko egoki bat egin gabe osatu dela diote, eta are gehiago, Eusko Jaurlaritzako IHOBEk edota Espainiako Sustapen Ministerioaren arabera, Udal Mugikortasun Jasangarrirako Plana osatzerako garaian eman beharreko “ezinbesteko” prozesu partehartzailea egin gabe dago ere, berez, Hondarribiak ez duelako halako planik ere. 

Abotsanitz Udalera sartu zen momentutik, mugikortasun gai anitz hartu ditu bere kezka nagusien artean. Eta herritarrei hitza eman eta diagnostiko egoki bat egin beharra dagoela aldarrikatzen du. 

Herritarren iritziak bilduz ondorioak atera, eta teknikoek posible den ala ez argitu ondotik, politikari edo agintariek gauzatu beharrean, agintarien nahia egikaritzen duten teknikoen lana baino ez dela egin diote. Bistan denez, Hirigintza Plan Orokor hori egiteko erabiltzen diren inkesta eta datuak zaharkituak daude, eta hare gehiago

Udal Gobernuak eskaerari erantzuten dion bitartean, ez dira egonean izango. Hartara, herri mailan eztabaida pizteko helburuarekin, eta herritarrengandik ideia berriak zuzenean jasotzeko mahaingurua antolatu du Abotsanitz-ek. Ekainaren 9an izango da, 19:00retan Kultur Etxeko 103. Gelan. 

Angel Alkaniekin hitz egin dugu