Hondarribian, euskararen erabilera sustatu nahian dabil Blagan elkartea. Joan den urteko Euskararen Kaleko Erabilera neurketak emandako datu kezkagarrien ondotik, non lautik herritar batek baino ez du lehen hitza euskaraz ematen, Hondarribiko euskal komunitatea trinkotu nahian dabil elkartea.
Blagan Eguna antolatu dute horretarako larunbatean. Goizeko 11:00etan hasiko dira irratsaio batekin Arrantzale Auzoan, eta hainbat animazioekin batera, eguerdiko 13:00ean euskararen lekukoak Portu auzoa zeharkatuko du, ahalik eta jende gehiena mobilizatu nahi dutela esplikatu digu Estitxu Arretxe, Blaganeko kideak. Bazkarirako txartelak eskuratzeko azken eguna bihar izango da. 15 eurotan helduentzako eta 8 eurotan haurrentzako, San Pedro kaleko Blagan kafetegian edo Itxola paperdendan.