Auzoko "azken birika berdea" den Zabaleta eremua bere horretan utz dezatela galdegin dute auzokideek Landetxan

Antxeta Irratia 2017ko mai. 31a, 00:00

Gaintxurizketarako bidean 125.000 metro koadroko nekazal eta abeltzaintza eremu bati buruz mozioa aurkeztu du Landetxa-Katea Auzo Elkarteak gaurko udalbatzan eztabaidatzeko. Zabaleta eta Enparan baserriak daude bertan, ondasun izendatuak udalerri mailan, eta nekazal jardueretara bideratzea edo bere horretan uztea eskatzen dute auzokideek, bertako "azken birika berdea" delakoan.

Azken 30 urteetan egindako industrigune, errepide eta azpiegiturak direla medio, auzoko 24 baserri desagertu direla oroitarazi dute auzo elkartetik. Eta poligonoak betetzen ez direla ikusirik, zalantzan jarri dute jarduera ekonomikoaren izenean halako beste eremu berde baten desagertaraztearen beharra. Izan ere, eremua parke teknologiko, enpresarial edota jarduera ekonomikoetarako begiz jota du Irungo Hirigintza Planak.

Maider Martiarenarekin mintzatu gara